Fundazioa – Zeregiten dugu
Finantzaketa solidarioa
EKI Fundazioak finantzaketa solidarioko ikuspegi bat garatu du Saharaz hegoaldeko Afrikan tamaina ertaineko eguzki-instalazio fotovoltaikoen finantziazio-hutsune bat betetzeko. Hori dela eta, Fundazioak erraztasunak eman nahi dizkie energia garbia eta eskuragarria izateko hasierako gastu handia beren gain hartu ezingo luketeen erakundeei.
Eragina dakarren inbertsioaIkuspegi hori finantza-oztopoak kentzean eta zentroen garapen iraunkorra sustatzean oinarritzen da. Horrela, hezkuntza- eta osasun-azpiegiturak sendotzen dira eta Saharaz hegoaldeko Afrikan garapen iraunkorrari laguntzen zaio.
Tokiko Industria Sustatu
EKI Fundazioak konpromiso sendoa du Saharaz hegoaldeko Afrikan tokiko eguzki industria fotovoltaikoa sustatzeko. Jakinik energia eskuratzea funtsezkoa dela eta honek egiturazko eraldaketan laguntzen duela, Fundazioak enplegua sortzea eta jarduera ekonomikoa sustatzea bilatzen du, tokiko eguzki-industria bultzatuz.
Finantziazio solidarioaren bidez, EKI Fundazioak komunitateetan sistema fotovoltaikoak instalatzeko erraztasunak ematen ditu, tokiko erakundeekin elkarlanean. Tokiko eguzki industria fotovoltaikoa bultzatuz, EKIk ez du soilik argindarrerako sarbidea zabaltzen, baizik eta eguzki sektore fotovoltaikoan enplegua sortzen eta eskualdean garapen ekonomiko iraunkorra sustatzen ere laguntzen du.
Laguntza Tekniko eta monitorizazioa
Eguzki-instalazioen iraunkortasuna eta epe luzeko eraginkortasuna bermatzeko, EKI Fundazioak urruneko monitorizazioa erabiltzen du. Eguzki-energia fotovoltaikoko sistemen kudeaketarako ezinbesteko tresna da, instalazioen errendimendua denbora errealean ikuskatzeko aukera ematen baitu, energiaren ekoizpena eta ekipoen egoera bezalako datuak bilduz.
Horri esker, arazoak detekta daitezke, prebentzio- eta zuzenketa-neurriak har daitezke, baita proiektuek epe luzera izango duten inpaktuaren zati bat ebaluatu ere. Urruneko monitorizazioari esker, EKI Fundazioak energia garbiko hornidura fidagarria bermatzen du eta bere instalazioen eraginkortasuna optimizatzen du erabiltzaileen mesedetan.
Trebakuntza teknikoa – TVET
Profesionalen kualifikazioari esker, sektorearen jarduera-hazkundea lagundu eta indartzen da. Industria garatzeko, eguzki-sistema fotovoltaikoak diseinatu, instalatu eta mantentzeko langile egokiak behar dira.
Gurekin kolaboratuHorregatik, eguzki-energia fotovoltaikoko lanbide-heziketa (TVET) sustatzeko lan-jarduera 2020an jarri zen abian EKIren jarduera-ildo gisa, bi helbururekin: bat, tokiko langileen parte-hartzearekin, instalazioak egiteko dugun gaitasuna indartzea; eta bi, profesionalen trebakuntza, lanbide-heziketaren bidez.